PANTAILEN ERABILERA

2024/10/07

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Atalak “Haurtzaroan eta nerabezaroan pantailak modu seguruan eta osasungarrian erabiltzeko dekalogoa” hezkuntza materiala editatu du 5 hizkuntzatan (arabiera, bulgariera, ingelesa, frantsesa eta errumaniera).

 Dekalogo hau gurasoei eta haurrak zaintzeaz arduratzen direnei zuzenduta dago eta pantailak erabiltzean bizimodu osasungarria izaten eta sustatzen laguntzea du helburu.
5 hizkuntzatara itzulita, sustapen hori erraztu nahi da hainbat eremu komunitariotan (ikastetxeak, gizarte-, kultura- eta osasun-zentroak, erakundeak, elkarteak, etab.), hizkuntza horietan aritzen diren familien aniztasunari erantzuteko.

 Herritar guztiendako eskuragarri dago web honetan: isp.navarra.es

 Gainera, material honetarako esteka eta QR kodea sartu ditugu kartel elebidunean (gaztelania eta euskara) eta gaztelaniazko eta euskarazko dekalogoan. Eskatzen ahal da paperez inprimatzea, auzolanen bidez, baita posta elektronikoz (isp.promocion@navarra.es) eta 848 23450 telefonoan ere.

 Material hau erabilgarria izanen zaizuelakoan, jaso ezazue agur bero bat.