Ikastetxea

Ikastetxea

Amaiur Ikastola 1986. urtean ireki zituen bere ateak lehenengo aldiz “Iruñako Udal Ikastola” bezala, “Hegoalde” eta “Axular” (gaur egun Bernart Etxepare)-rekin batera. Garai hartako familiek, beren seme-alabentzat auzoan euskarazko ikastetxe publiko bat bermatzeko eskubidea aldarrikatzen zuten; eta baita lortu ere. 

1999.urtean, Amaiur Ikastolako udaleko irakasleak Nafar Gobernuko Hezkuntza Departamentuko langileak izatera pasa ziren. Eraikina aldiz, Iruñako Udalarena izaten jarraitzen du.

Amaiur Ikastola, Iruñako Iturrama auzoan kokatuta dagoen Haur eta Lehen Hezkuntzako D ereduko ikastetxe publikoa da eta Nafar Gobernuko Hezkuntza Departamentuari atxikituta dago. 

Gaur egun, 404 ikasle eta 40 inguru irakasle biltzen dituen ikastetxea da. Maila bakoitzeko bi gela daude, eta bataz beste 20 ikasleko ratioak daude.

Gure ikastetxera, Iturramatik, Donibanetik, Mendebaldeatik, Etxabakoitzetik eta Galar bailaratik etorritako ikasleak etortzen dira. Inguruko herrietako ikasleentzat, Nafarroako Gobernuak diru-laguntzarekin garraioa eta jantoki zerbitzua eskaintzen dizkie. Gainontzeko ikasleek ere, Guraso Elkarteak antolaturiko Goiztiar zerbitzua eta Jantoki zerbitzuak erabil ditzakete.

Halaber, gure ikastetxea “Iturrama institutura” atxikituta dago; beraz, gure ikasle guztiek Lehen Hezkuntzako etapa bukatutakoan, institutuan plaza bermatuta dute.